oihana arana

Bakarrik

2026ko apirilaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arratsaldea bakarrik pasatu ote dudan galdetu dit lagun batek. Horrela esanda dirudien baino goxoagoa izan da mezua. «Bai. Bueno, Camila Sosa Villadakin. Ta egixe esan oso konpainia jatorra izen da», esan diot bakardadea berdin tristura formula faltsua hautsi guran.

Sukaldeko mahaian, sofan, ohean… etxeko lekurik erosoenetan egon gara elkarrekin. Hasi eta buka irakurri dut La novia de Sandro poema liburua. Aspaldi da ez nuela Sosa Villada irakurtzen. Oso momentu konkretuetan itzultzen naiz berarengana, itzultzen naizen aldiro maitemindu egiten naizelako izango da seguruenik; maitemina ondo kudeatzeko gorputzaldi konkretu batzuk hobesten ditudalako.

Ezagutzen ez ditudan zuloetatik sartzen da nire gorputzera eta bertan irauten du gero, luze. Ez da erraza poetei barruraino sartzen uztea: nahi dutena egiten dute gero hor eta normalean ez dira fidatzeko moduko jendea izaten. Azpimarratu ditudan esaldiak errepasatu ditut lotara joan baino lehenago: «Sinetsidazue, lagunak, bakardade hobeak merezi ditugu», dio batek. Ez dakit bada poeta baten konpainia baino bakardade hoberik baden.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA