Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Baldarkeria

2012ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Ez dakit ezer, dena da zehaztasunik eza eta baldarkeria, segurantziarik gabe aritzea, iritzira jardutea, uste dut, esango nuke, erantzunik zintzoena da hala ere, ez dakit, batez ere dakizuna gauza hutsa denean: jaio egin nintzen, orain hemen nago, hortik aurrera dena da lausoagoa, ez nago seguru, ezingo nuke lepoa jokatu, hala uste dut baina ez egin kasurik niri, ez dakit garbi idazten ari naizena baden ezer hitzak besterik, baden ezer.

Ez dakit zer egingo nukeen Wikipediarik gabe.

Ez dakit bizi ote diren Luis Morcillo eta Rafael Lopez OcaƱa.

Ez dakit zergatik hasi naizen honetaz idazten, efemerideaz gain. Zerk egin nau orain naizen hau? Ze lotura ikusezin bezain sendo dut garai batekin, izen batzuekin, jende batekin, herri batekin, ze lotura dut? Idaztea ote da lotura hori? Ordaintzen didatelako idazten ote dut? Idatziko ote nuke bestela, zer idatziko nuke?

Aitak esan dit inkesta egin dutela Ingalaterran, gazteen artean, eta Hitler Alemaniako entrenatzailea izan zela esan dutela askok. Ez dakit zerk ematen didan beldur handiagoa: Santi Brouard eta Josu Muguruza Athletic-eko entrenatzaileak izan zirela esatea gazteek, ala Ez dakit / Ezin erantzun dut zintzo batek.

Ezin erantzun dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.