oihana arana

Barkatu

2026ko urtarrilaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bariku arratsaldea zen. Ez neukan indar handirik. Aste osoan zehar hara-hona ibiltzearen pisua igartzen nuen bizkarrean. Joatea erabaki nuen, hala ere. Lagun batek hartu ninduen kotxean. «Barkatu e, baina enau konduziruteko moduen» esan nion eseri baino lehenago. Ez zidan barkamena onartu.

Uste nuen baino gehixeago tardatu genuen Oiartzunera iristen. Normalean ona naiz denbora kalkulatzen, baina leku batzuk beti daude uste baino urrunago. Berriz ahoskatu nuen barkatu berba, oraingoan audio mezu batean: «Maitia, barkatu! Uste baino beranduau helduko gare. Itxoin atien, bale?». Barkamenik ez eskatzeko agindu zidan honek ere.

Barkatu berbarekin hasi zuten gero Alaia Martinek eta Olatz Salvadorrek erruari buruzko 1:1 eskala emanaldia ere. Absurdo bilakatzeraino eskatu zuten barkamena. Ez nuen hala izango zenik uste, baina umoretsua iruditu zitzaidan proposamena. Tarteka negar egitetik gertu ere egon ginen, hala ere. Barkamenaren detaile hori izan zen, ordea, gehien gustatu zitzaidana.

Badaude gehiegi erabiliz gero esanahia galtzen duten berba batzuk. Barkatu, esaterako. Maite zaitut ere adibide ona da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA