oihana arana

Batzuetan

2025eko irailaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zinemara bakarrik joatea ederra bezain arriskutsua iruditu zait beti. Bakardadea adiskide ona da sarritan; aukera ematen dizu malkotan lasai urtzeko, filma benetan txarra iruditzen ari bazaizu zutitu eta paseatzera joateko, albo bietako beso-euskarriak kulparik sentitu barik erabili ahal izateko... Norbaitekin joateak daukan onena kentzen dizu, ordea: momentu gogorretan heltzeko gertu dagoen esku bat (gutxienez) eta osteko paseorako konpainia.

Sara Fantova zuzendariaren Jone, batzuetan ikustera joan ginen barikuan talde handian. Eta bakarrik ikusteko modukoa den arren, ez dakizue zenbat eskertu nuen taldean joan izana. Poz kolektibo indartsu batek harrapatu gintuen denok: «Azkenean!, egin du baten batek guk ikusi nahi genuen filma».

Hori dauka film honek: gu bizi garen modu antzekoetan bizi diren pertsonaiak; bene-benetan kezkatzen gaituzten auziak; ezagun zaizkigun paisaiak eta egiteko moduak; gure kaleetan hain ohikoa den elebitasuna, lehenengo aldiz, zintzo eta ondo jasota...

Ez diet fikzio guztiei gauza bera eskatzen, baina ze ederra den batzuetan istorioko protagonistak edo, gutxienez, haien lagunak izan gintezkeela sentitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.