maialen akizu 34 172x172

Begiratu eta kontatu (II)

2025eko martxoaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Leila Guerrierok Bilbon Gutun Zurian emandako ikastaroko apunte batzuk hemen: kazetaritza narratiboaren lana dokumentalgilearenaren parekoa da. Gaiak islatu, ez saiatu dena kontatzen, aukeratu zer kontatu nahi duzun. Kazetaritza narratiboa egiten ari bazara, kazetaritza narratiboa egiten ari zara; tanta bat fikzio sartuz gero, beste zerbait egiten ari zara. Irakurleari argi utzi zertan ari zaren. Kasu bakoitzaren singularitatea ulertu: zergatik da hau kontatzeko garrantzitsua? Zergatik da pertsona honen istorioa inportantea? Kazetariak sekula ez du testua argitaratu aurretik bidali behar. Ez dio halakorik zor elkarrizketatuari. Bai, egia da, kazetariaren testu guztietan dago kazetaria, kazetariaren begirada, gorputza, baina ahalik eta lan zintzoena egiten saiatzea da kazetariaren zeregina. Gertutik begiratu eta oso urrunetik kontatu. Konprenitu parekoak esaten dizuna, epai moralik gabe, justifikatu gabe. Ez ahalegindu dena azaltzen, utzi testuari berari gauzak erakusten. Idaztea ez da erredaktatzea. Nazkagarriki ondo idazteko modu bakarra asko idaztea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!