oihana arana

Behe banda

2025eko abenduaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hara-hona ibili gara asteburuan. Goienkalen, Landakon, Plateruenan. Aspaldikoei «Aspaldiko!», lagunei musu, besteei eskua. Bestelako kontuak ere pasatu dira: Durangon baino ez didate ematen musu eskuetan.

Zapatua izan zen nire egun faboritoa. Beno, zapatuko Behe bandakoen Zeri idatziko diogu orduan? izeneko poesia errezitala.

Nahikoa zen niretzat gauak poesiarenak ere badirela aldarrikatze hutsa. Baina hori baino aldarri sakonagoekin zapaldu zuten idazleek oholtza. Idazle izateko modu normatiboak, literatur sistema, autore indibidualaren ideia, kultura merkatu logiken arabera ulertzeak sortzaileen praktiketan duen eragin negatiboa... dena jarri zuten zalantzan.

Sei ahots. Edo ahots bat sei gorputzetatik datorrena. Sei eskutara egindako poesia. Zorrotza, fina, interesantea. Espero dut beti egongo naizela solemnitatea baino mamarratxeoa interesgarriagoa dela uste duen poesiaren alde.

Ordu txikitan egin nuen topo gero euretako batzuekin. Alde zaharretik furgonetarantz nindoala. Besarkada bana eman nien, miresmena ezin disimulatuta. Aspaldi ez nuen sentitu poeta batzuei «eskerrik asko» esateko halako gogoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.