oihana arana

Belar txarrak

2026ko maiatzaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gorputzaldia nahastu zait berria irakurri dudanean. Erasoak berriro. Ez naiz idazmahaian geratzeko kapaz izan. Ilea motots batean bildu, zapatak aldatu eta eguzkitako krema eman dut etxetik irten baino lehen. Baratzean ibiltzeko bisera jantzi beharko nukeela esaten dit amak, baina oraindik ez dut hainbeste garatu nire udako estetika. Aitaren armairutik hartu nuen Veranoskiko kamiseta janzten dudan arte ez dut biserarik jantziko. Oraindik ez gaude udan. Simulakro astun bat baino ez da hau.

Eguerdia da eta belauniko nago, ortuko landareen artean agertu diren hirustak banaka-banaka kentzen. Uste nuen baino barrurago sartzen dira, uste nuen baino lan handiagoa da den-denak ateratzea. Bat kendu orduko beste hiru agertzen dira aldamenean. Etsigarria da, baina eskuak mindu arte jarraituko dut hirusta bakoitzarekin gure familietan, lantokietan, bertso eskoletan… errotik erauzi behar ditugun horiekin guztiekin akordatzen. Badakit ez dela egun bateko lana. Badakit berriro haziko direla. Baina inportantea da belauniko jarri eta sustraietara iristeko ahalegina egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE