maialen akizu 34 172x172

Belarri jana

2025eko ekainaren 20a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Zeresana eman du Gedar telebistak ekoitzitako Belarrijana podcastaren azken saioak. Euskal Herriko eredu kultural ezberdinen inguruan aritu dira bertan, eta sare sozialetan eztabaidari tira apur bat egin bazaio ere, polemikarik handiena hizlariek darabilten euskarak eragin du. Erregistro informalaren alde egiten dute, eta bai, gaztelaniazko esamoldeak parra-parra darabiltzate. Baina trankitronko, euskañola asmatuta zegoen lehenagotik. 

Eredu kulturalez eta makrojaialdiez —Mitoaroaz, zehazki—, idatzita nago, eta jarraituko dugu suari sua gehitzen; ikaragarri interesatzen zait hizkuntzaren zuzentasunaren afera, esan-indarra, soziolinguistika delakoa, baina xextra honetan belaunaldi arteko leporatzea badela iruditzen zait. Uste sendoa dago belaunaldi bakoitzak, bere garaiarentzat ez ezik, hurrengoarentzat ere egiten duela lan, eta badirudi aurreko belaunaldiek euskararen alde egindako lana kakazten ari dela oraingoa. Noski, erantzukizuna bada —baliabide gehiago dituztenek, are—, eta, noski, diglosiaren ondorio da egungo hizkera. Baina leporatzeari hartu diezaiogun neurri. Atrebitu erantzuten: zein garairi buruz esan genezake belaunaldi batek bere etxerako lanak egin dituela?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.