Berez ez duzu bidaiatzea gogoko, oporretan egotea duzu maite. Berez ez duzu oporretan egotea atsegin, lanik egin behar ez izatea da benetan gustuko duzuna. Berez ez duzu lanik egin behar ez izatea laket, esplotatua ez izatea gustatzen zaizu. Berez ez zaitu esplotatua izateak hainbeste gogaitzen, hortaz etekina gutxi batzuek baino ez ateratzeak gogaitzen zaitu. Agian ez lizuke inportako gutxi batzuek etekina aterako balute, beti berberak ez balira, betikoak, zure hobe beharrez ari direla esan eta esan ari direnak betidanik.
Berez ez duzu alkohola edatea gogoko, beste guztiek egiten dutena egitea hobesten duzu. Berez ez duzu beste guztiek egiten dutena egin nahi, seinalatua ez sentitzearen bila zabiltza. Berez berdin litzaizuke seinalatuko balizute, baina nahiago zenuke seinalamenduak dakarren bazterketa ez pairatu. Berez susmoa duzu bazterrean ez dela hain gaizki egoten, bazterketak bidegabekeriak biderkatzen dituela susmatuko ez bazenu, bazterrak berez beherago esan nahi duela jakinen ez bazenu: aukera gutxiago.
Berez ez duzu nire zutabeak leitzea gogoko, irristada sintaktiko edo argumentatiboren bat, are ideologikoa ere, aurkitzea duzu maite. Berez ez duzu besteei akatsak aurkitzea maite...

JIRA
Berez ez duzu gogoko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak