oihana arana

Berotasuna

2026ko urtarrilaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gauza batzuk amaitzeko eta beste batzuk hasteko aukera ematen digu bizitza urteka kontatzeko dugun ohitura honek. Batzuk uzteko eta beste batzuk hartzeko aukera. Gero eta aberatsagoak, argalagoak, arrakastatsuagoak izatea opa izan diogu geure buruari urteak joan eta urteak etorri. Arriskutsua da agenda aldatzeak geure buruaren bertsio hobeak sortzea ekarriko duela sentitzea; eta hobea kontzeptua termino heteronormatibo eta produktiboetan ulertzea zer esanik ez. Urteak dira halako desira zerrendak egiteari utzi niola, eta aurten ere ez nuen halako ezer egiteko asmorik harik eta asteazkenean pisukideak honako mezua bidali zidan arte: «Zer eskatuko diozu urte berriari? Inportantea da erritual hauek egitea». «Trankil egotie; bakien izten banau nik nahikue dauket», esan nion ilusio handirik gabe.

«Ez da hain erantzun txarra», pentsatu nuen gero. Zera opa dizuet, beraz: pijama berogailuaren gainean epeltzeak, zopa afaltzeak, sofan lagunei besarkatuta egoteak sortzen duen berotasun itxurako lasaitasun hori. Uste dut hori dela ondoen etorriko zaiguna.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.