Angel Erro.
JIRA

Beste edertasun bat

2018ko abenduaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Egokitu zaizu zeure hiritik alde egitea eguberriak bezalako jaiegun etxekoien atarian? Tren batean ari naiz hau idazten. Ordainpeko unibertsitateko ikasle erbesteratuez josita doaz bagoiak. Harritu nau gehienen edertasunak. Edertasunak beti triste jarri ohi nau. Gaur haserre pixka bat ere bai. Baita neure buruarekin ere.

Edertasun prototipikoa, normatiboa, ausaz sortua balitz bezala jokatzen dugu, gaztaroarekin lotzen, errugabekotzat jotzen. Menpekotasun gisako bat inposatzen digu. Mutil eta neska hauei begira, urritasunik gabeko belaunaldi bat baino gehiagoren fruitu umotu berriak dira, urteetako diruak ezkontiderik lirainenak erakartzearen ondorio alai eta pixka bat harroak. Beraiek ere nigan ezagutzen dituzte, nire itsusian, kontrakoaren aztarnak. Salbuespenak, jakina, badira. Baina ez genieke salbuespenei federik izan behar. Beste edertasun bat eraiki beharko genuke. Bazterreko maitabideak. Morboa ere landu baitaiteke. Seme-alaba sasoikoak zertan izan ez ditugunok edertasun normatiboaren tranpan erorita ikustea amorragarria da. Geuk beharko genuke desira zakar, gordin, marginalagoa, langileagoa, sorrarazi eta gauzatzen lehenak. Eraitsi beharreko lehen paradigma edertasun betigaztearena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA