oihana arana

Bestiak

2026ko ekainaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zazpikaleetan utzi ninduen trenak. Jendetza zebilen kalean. Zapatu goiza zen. Ez nion inori begiratu, aurpegiak ez ikusteko gaitasun handia dut horrelako egoeretan. Liburuz betetako poltsa eskuineko soinburuaren gainean jarri eta jende hiritarrarengan ohikoa den pausaje azkarrarekin ekin nion bideari. Asko ezagutzen ez ditudan hirietan eguzkitako betaurrekoak jantzita eta bidea baneki bezala ibiltzen naiz normalean. Antzeztean datza egunerokotasuna. Solokoetxeko eskailerak igo orduko piztu nuen mapa. Itxura eginda baino emaitza hobeak lortzen dira mapari begiratuta. Hamar minutu edo behar izan nituen Fika kaleko 44. zenbakira iristeko. Karmela gune autogestionatura. Esperotako orduan iritsi nintzen, behar baino lehenago. Udaberri Bestiala izeneko literatur jaialdia zelako joan nintzen hara, Bestiak liburutegiko kideek gonbidatuta. Bertan pasatu nuen eguna. Espazioarekin eta jendearekin zeharo maiteminduta. Poz handia ematen dit hiriak etxetzat hartzea ezinezko bihurtzen ari den garaiotan literaturazaleentzako hain etxe ederrak existitzeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA