maialen akizu 34 172x172

Betebeharrak

2024ko apirilaren 20a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Badakit esango dudanak hauteskunde mahaian tokatzeak baino grazia gutxiago egingo diola askori, baina niri tokatu ez zaidanez, esan egingo dut. Berez ez da niri okurritutakoa; lagun batek proposatu zuen. Beste lagun batek esaten dit nire zutabeetan askotan agertzen direla lagunak, eta benetan ote ditudan hainbeste. Aspaldi aholkatu zidan batek —hau ez zen lagun-laguna— ez zaiola galdetu behar sekula artzainari zenbat ardi dituen, ez pertsonari zenbat lagun.

Kontua da hauteskundeetan tokian tokiko zozketa ikusezin bat egiten dela mahaia hautatzeko. Ondoren egokitutakoei jarraika ibiliko da Hogwartsekoa izan daitekeen gutun bat. Purrustaz beteko du zeregina biztanleriaren gehiengoak, txisteak entzungo ditu, 85 euro irabazi, baina horretantxe pasatuko du eguna, herritarren betebeharra betetzen. Lagunak zioen antzerakoa egin daitekeela beste betebehar batzuekin: egokitu dakigukeela urtean maiztasun batez herriko garbiketa, edo zaharren zaintza, edo egoera zaurgarrian daudenena, adibidez. Juridikoki egingarria dela, bere artikulu eta ondorio penalekin. Ez dakit betebeharrak bainoago herri adostasunak ez liratekeen. Nik laguna jarriko nuke lehendakari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.