Jira

Betitik

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Sekula ez naiz izan danborrada zalea, txikitako trauma batek dauka errua, baina bueno, berdin dio, ez nago hemen psikologoaren faktura ez ordaintzeko, kontua hauxe da, lehengoan, Donostiako danbor guztien durunda buru barnean sartu zitzaidanean, pentsatu nuen hain tradizio txatxuak derrigor behar zuela izan berri samarra, lehengo jendea beti iruditu izan baitzait zentzudunagoa, ez dakit zergatik, egia esan, ez nuelako Historia ikasi, akaso, edo ez dakit, kontua da hasi nintzela aztarrika, eta ikusi nuela Donostiako danborrada XIX. mendetik datorrela, gutxienez, eta oso jai herrikoia izan dela beti, inauterien etorrera ospatzeko egiten zela, eta abar, eta abar, eta abar.

Nahi gabe bezala topatu nuenbestea. Azpeitiko lehen danborrada antolatu zutenetako bati egindako elkarrizketa zen. Esaten zuen, besteak beste, 1957an egin zela lehen aldiz. Eta pentsatu nuen ez delahainbeste 50 urte, eta jendeak segituan esango dizula betitik halaxe ezagutu duela, beti halaxe izan dela, tradizioa dela. Inor ez da konturatzen tradizioakere asmatu egitendirela.

Gurekin sortu zena, gurekin galduko al da?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.