maialen akizu 34 172x172

Bezperak

2023ko abenduaren 1a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur ostirala da eta zutabe hau asteazkenean idatzi nuen. Azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egin eta egunkaririk argitaratu ez zedin azaroaren 29an egin behar zen lanuztea, baina, zutabeen kasuan, aktualitateari derrigor men egin beharrik ez eta posible genuen asteazkenean bidalita uztea. Hau da, azaroaren 29tik abenduaren 1ekoa idazten ari naiz, egutegiko orria pasa eta ostegunaren osteko gorputzaldia antzeman guran nabil asteazkenetik. Ez dakit azaldu naizen.

Kontua da egunkariaren grebari erantzuteko modua, ideologikoki ez ezik, formetan ere bat datorrela grebaren aldarriekin. Horrelakoa izaten baita emakume askorentzat, zaintza lanen ardura duen ororentzat, egunerokoa: etorkizun hurbila buruan duzula bezperako lanak egitea. Izan kulturan, hezkuntzan, enpresa baten norabidean, beti dago etorkizuna jopuntuan, etorkizunean daude erronkak eta irudikatzeak. Akaso, etorkizun desiragarri horretara heltzeko beste bat izan daiteke galdera: nola antolatuko dugu bezpera?

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.