Maialen Akizu.

Bizilagunen estatutua

2023ko abenduaren 14a
05:00
Entzun

Arratsaldeko 19:00etan elkartu dira ezkaratzean. Paper solteak eskuan eta begiak kabitzen ez zaizkion betaurrekoak jantzita azaldu da 4.Ckoa, bera da iaztik lehendakaria. 5.Akoa ordurako zain zegoen eskail parean, mugikorrari begira dago, eta aupa seko batekin agurtu dute elkar. Igogailuaren ateak zabaldu dira parez pare. 1.Bko agurea eta 4.Bkoa bere txakurrarekin azaldu dira. Agureak ia bilera gaur ote den galdetu du, seguru dagoenean ere galdetzeko ohitura du aspaldian, eta 4.Bkoak oraindik jende askorik ez dagoela-eta txakurra ateratzeko aprobetxatuko duela esan die. 2.Dkoa etxeko zapatiletan azaldu da, bularretako bat eskuan, bere balkoian azaldu dela eta norena den galdezka.

Espainiako Auzitegi Gorenak bizilagunen batzordeari bide eman dio eraikineko pisu turistikoak debekatzeko. Burujabetzak aipatzen ditugu, erabakitzeko eskubideak, parte hartzeak, eta nik garbi dut etxebizitza turistikoak arautu eta erregulatu beharreko afera direla. Ez dakit, ordea, 4.Ckoak, 1.Bkoak eta 2.Akoak izan behar duten horren arduradun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.