oihana arana

Bugainbilea

2026ko maiatzaren 31
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bugainbilea erosi dugu asteon gure auzoko landare-haztegian. Ez dakit baden fatxadak edertzeko landare ederragorik. Ilusio handia egiten dit etxea hosto arrosek inbadituta irudikatzeak. Hori gertatzeko urte luzez iraun beharko liguke landareak, eta hori gertatuko balitz ere, ez dakit urte horietan guztietan astiro-astiro igotzen doan alokairu garestiegi hau ordaintzeko kapaz izango garen. Nolanahi ere, gauza ederra da amets egitea.

Landarea besotan hartuta joan ginen loreontzien aurrera. «Haundixena hartukou», esan nuen «trankil-trankil egongo da holan». Segituan gerturatu zitzaigun saltzailea. «Ez aldatu loreontzia», esan zigun «loreak galdu arte ez aldatu, estresatu egingo da bestela». Eskerrak eman genizkion aholkuagatik.

Poz-pozik egin genuen autora arteko bidea. Etxera iritsi, beretzako propio prestatuta geneukan txokoan utzi eta «Lasai, maitia! Zu ez zara estresauko, bale?», esan nion. Pentsakor egon nintzen gero, bere parean. Txorakeria bat ematen du, baina egia da: uste dut loreak galdu arte ez garela egoten benetan indartsu.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE