Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Dastatzera

2012ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herriak lotarako lekuak dira orain. Etxeak gure aberriak, gure errepublika independenteak, atetik kanpora hasten da atzerria. Ahal bada, kalea zapaldu ere ez, zuzenean garajera. Lanera autoan, etxera autoan, bakarrik. Eta halaxe nahiago, geure kasa, inori hizpidea eman beharrik ez, entzun beharrik ez, erantzun beharrik ez, jendea traba da. Badu nahikoa nork bere atzerriarekin, sobera ere bai nork bere aberriarekin. Ez da harritzekoa askoren amets bakarra loteria tokatzea izatea; azkena egin duten iragarkia bikaina da: «Askatasuna da saria». Zerbait gehitu nahi?

Gaur igandea da, handiustea bermuta hartzera atera da, edo bruncha egingo du jatetxe begetarianoan, ze alde dago, erakutsi egin nahi du, ikusleak behar ditu, jendea begiak dira, itxura eman behar da, itxura egin behar da, handiustea egozentrikoa da, eta zentripetoa, gu bezala, bada munduan ezer ni besterik, hizketan hasita elkarri txanda hartu ezinda ari dira arkupean, denak dira arrazoiaren jabe eta halaxe behar du, denak gustura, lau eguneko zubian turistak euskal sukaldaritza dastatzera etorri direla esan du irratiak, badu sobera nork bere aberriarekin.

Non hasten ez baldin badaki ere, badu nahikoa nork bere atzerriarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.