oihana arana

Demagun

2026ko urtarrilaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Demagun gaur ohetik jaiki, gosaldu, liburu bat hartu eta atzera ere ohera sartzen naizela. Gorputza mantapean, leihoa zabalik. Bizkarra kexuka hasten zaidanean, berriz jaiki, etxeko arropak jantzi eta, forru polarreko kremailera erdiraino zabalik, eguzkitan egoten naizela apur batean, irakurri dudanari buruz pentsatzen edo egunkariko orri handien atzean ezkutatuta, maite ditudan zutabegileen berbak irakurtzen.

Demagun zapatilak jantzi eta eguneroko buelta egiten dudala. Ordubete eskas. Pauso geldoan, neure buruari kontuak kontatuz. Txirrindulariei ez diedala begiratu ere egiten, korrikalariei buruarekin egiten diedala kasu, kokotsa minimoki altxatuta, animaliekin eta oinezkoekin benetan jatorra izaten naizela.

Ederra litzateke, zoriontsu egingo ninduke horrek guztiak, baina ez da hala izango. Bestelako gauza ez dakit zeinen arabera inportante batzuk egiten ibiliko naiz hara eta hona, kasik zeruari begiratu gabe. Ikasiko ahal dut zahartu baino lehen beste gauza guztiak bezain inportantea dela apur bat hedonista izaten jakitea.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.