oihana arana

Elkarbizitzaz

2026ko irailaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pisukideekin datozen hilabeteetako elkarbizitza antolatzeko bilera egin berritan eseri naiz bulegoan. Bilera goxoa izan da. Kanpoko mahaian egon gara laurok, nor bere koaderno eta eguzkitako betaurrekoekin. Eszena kuriosoa aldamenetik pasatu zaizkigun paseatzaileentzat. Nire egunerokotasuna bezain kaotikoa izan dadin, berebiziko garrantzia du oinarriak egonkorrak izateak. Are gehiago tartean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa jokatuko bada. Eta hori helarazi diet bizikideei. Dena ahalik eta txukunen, ahalik eta zorrotzen antolatzea gura dudala.

Bakoitzak bere beharrak adierazi eta banaka-banaka aletu ditugu denon ongizaterako beharrezkoak diren kontuak: otorduak, erosketak, garbiketak, komunikazio bideak… Azkenerako topatu dugu denontzako interesgarria dirudien formula bat.

Idazmahaira etorri eta letra onez idatzi ditut agendan dagozkidan ardurak, hartutako erabakiak, epeak eta konpromisoak. Koadernoa ireki dut gero: «Bizitzari buruz berbetan ari garelakoan diruaz eta denboraz berbetan amaitu dugu gaur ere». 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA