oihana arana

Elur egunak

2025eko azaroaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Amaren etxeko bulegoan lanean ari nintzela gertatu da: «Urten bentanara! Edurra da!», entzun dut. Ordenagailua itzali, korrika altxatu, eta «Ene! Zuritxu eingo dau gainera!», esan dut. Umeak ginenean ederrak izaten ziren beti elur egunak: txokolate beroa meriendatzen genuen eta ezpain ertzetan txokolatezko biboteak genituela, poz-pozik egoten ginen leihoaren bestaldeko paisaia jelatuari begira elur panpinak egiteko beharko genuen materiala zerrendatzen.

«Aber lanera fateko zelan topetan doten gero errepidie… edurra mendixan bai, baina kalien ez dakit hainbeste gustetan jaten…», ahoskatzen harrapatu dut neure burua halako batean. Izutu egiten naiz gure aitak esaten zituen esaldiak ateratzen zaizkidanean.

Hala eta guztiz ere, maite dut hotza. Beti gustatu izan zait beroa baino gehiago: erremedio goxoagoak ditu. «Gero etxera etorriko zara, ezta? Piztuko dugu sua?», idatzi dit pisukideak. «Eingou txokolatie?», esan diot. Hotza beti da ikusteko ederra, baina ez zaio hezurretaraino sartzen utzi behar.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!