Angel Erro.
JIRA

Erantzunez (I)

2015eko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtean behin erantzuten omen dizkie Vladimir Putinek errusiar herritar arrunten galderei telebista publikoko saio baten bidez. Atzo egin zuen. Kasualitatez jakin nuen, eta Reuters agentzia gaztelaniara bikoiztuta zuzenean ematen ari zela ere bai. Tarte bat ikusi dut. Venezuelako Alo Presidente saioa baino gehiago TF1eko J'ai une question à vous poser (TVEk Tengo una pregunta para usted eta ETB2k Euskadi pregunta saioekin kopiatu zutena) saioaren antza hartu diot, telemaratoi baten ezaugarriekin: dozenaka telefonozain daude platoan ikusleen deiak jasotzen.

Hau idaztera jarri naizenerako, hiru ordu daramatzat zuzenekoa jarrita, errusierazko ahots lodien gainean aldi bereko itzultzaile kubatar doinu zolikoa entzunez eta beste kontu batzuk egin bitartean, jakina. Haria askotan galtzen dut, baina tarteka harritzen nau Putin esnearen salneurriaz mintzo entzuteak (gaiari ordu erdi bat baino gehiago eskaini diote), edo herritarrak Ukrainaz, Nemtsov aurkariaren erailketaz edo Errusiari ezarritako nazioarteko zigorrez galde. Batek galdetu berri dio bere burua klonatu nahiko lukeen.

Bat-batean ohartu naiz, hiru ordu (eta koska, dagoeneko) hauetan guztietan zer erantzunen zain egon naizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.