maialen akizu 34 172x172

T'erdi

2025eko uztailaren 31
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bea Egizabalek, bertso-clown saio batean, hauxe jarri zigun azken gaitzat: esan agur publikoari. Eta egiten duguna erridikulua da mozorroa kentzen zaionean. Horixe da bertso-saioen erritua, hasieran «kaixo» esatea, amaieran «aio», baina ahalik eta ederren-edo, ahalik eta tokikoen-edo.

Agur guztiek baitute euren tokia, eta gaurko honena egunkaria da. Zer dira egunkariak egun? Zer da eguneratuta egotearen morrontza, premia, ardura, lana? Eta zenbat erabaki, pertsona, ordu, diru dago albiste bakoitzean? Benetan eskertzen dut BERRIA izatea gurean.

Ander Perezi irakurri nion heriotza salbu despedida oro dela potentzialki behin-behinekoa. Horregatik erabiltzen ditugu beste bat arte, laster arte edo gero arte bezalakoak. Niri, ordea, kuriosoa suertatu izan zaidana agur t’erdi izan da. Agur bat, eta agur baten erdia. Ez dakit ondo zer kabitzen den erdi horretan, gaur ez dut sarean bilaketarik egin, ez naiz hasi ingurukoei galdezka, ez zait hitz-joko txarrik okurritu, eta ez dut honen bueltakosasi-iritzirik. Zuentzat agur bat, eta agur baten erdia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.