Jira

Eredua

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Lagun batekin, atzo, kafea hartzen. Ezin diat sinetsi oraindik. Badakik zer esan zidan? Estatuaren laguntzak jasotzen dituzten horiek guztiak zaborra ditun; sistema kritikatu, kolperik ez jo, laguntzak eskatu, bizkarroiak ditun, eta zorriak bezalaxe, lehenbailehen akabatu behar dizkinagu, bartzak agertzen ditun bestela. Ez badiote sistemari ezer eskaintzen, sistemak ere ez diezaiela ezer eman. Gu hemen, lanean madarikatzen, zergak ordaintzen, eta zertarako, horiei laguntzak emateko?

Lehen baietz uste nian, baina orain ez: ez duk ezer aldatzen, denak irauten dik berdin belaunaldiz belaunaldi, eredua berbera duk, kristau onak gaituk, eta kristau onak bezala, gure doktrina zabaldu behar diagu munduan zehar, eta gu bezalakoa izateko eskatzen zioagu mundu guztiari, ezin diat sinetsi oraindik. Bat-batean kanpotik etorritakoak hartu zizkian hizpide, holaxe, hitz horiekin, kanpotik etorritakoak. Zer egiten diten horiek, ez dinate gure kultura errespetatzen, zergatik aldatu behar dizkinagu ikastoletako jangeletako menuak, zergatik onartu behar dinagu beloa? Edo errumaniarrak, eskean bazter guztietan?

Badakik zer esan zidan? Niri ez zaidan axola, zubipean hotzak hilda agertzen badira ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.