Zenbat urrundu behar du batek, nora joan, zeri heldu, nola bizi, sistemari iskin egiteko? Zer utzi behar du bazterrean, zeri egin behar dio uko?
Europa zahar eta ustela atzean utzi eta beste lurralde batzuetan bilatu zuen jende batek askatasuna, eredu ekonomiko eta sozial itogarri batetik bestelako jendarte baterako jauzia egin, bertakoa aldatu ezin zela etsita norbera lekuz aldatzea aukeratuz. Batzuek, ez dute aurkitu bilatzen zutena, eta besteek, bilatzen ez zutena aurkitu dute. Zuriek muturra eta ezpata sartu ez duten leku gutxi izango da munduan.
Bertan geratu zirenetako batzuek, berriz, salbaia onaren mitoa berritzeko asmorik ez izan arren, mendira jo zuten, kaletik aparte, idatzitako arauak eta idatzi gabeko legeak hain erraz iritsiko ez ziren parajeetara. Beldur naiz ordea, hara ere ez ote diren derrepente iristen aginduak, fakturak eta osterantzekoak. Erroldan egotea nahikoa da sistemak bere barnean har zaitzan.
Benetan sistemaz at bizi nahi izatera, paperak erre behar dira, eta herrialde aberats batean bizi. Paperik gabe, orduantxe zara hutsaren hurrengo. Suak lo harrapatzen bazaitubesteren jabetzakoeraikin batean, paperik gabeko atzerritarrabesterik ez zaraizango.
Erre
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu