Lehen ere kontatuta daukadala uste dut, baina berdin dio, teoria askorik gabe, ondo erakusten du zein den museoen funtzioa gaur.
Orain dela ez urte asko, artean gazte eta berde ginela, Sautrelan lana egiten genuenean, surrealismoak kulturan utzitako arrastoa aztertu nahi izan genuen, horretarako Guggenheim Bilbao Museoan zegoen Surrealismoaren gauzak erakusketa baliatuz, Ismael Manterola eta Harkaitz Canoren azalpenekin taxutua.
Behin gonbidatuen baiezkoa jasota, museoarekin jarri ginen harremanetan, zein egunetan grabatu genezakeen galdetzeko, eta hitzordua jartzeko. Dei askoren ondoren, jarri genuen behintzat azkenean eguna. Astelehena, museoa itxita egoten den egun bakarra. Bake-bakean egongo gara, lasai grabatu ahal izango dugu, primeran, pentsatu genuen.
Iritsi zen eguna, hartu genituen traste guztiak, eta han abiatu ginen, munstroaren barrunbeetara. Nortasun agiriak eta bestelako baimenak erakutsi behar izan genituen sarreran, baina ondo hartu gintuzten, museoarentzako propaganda egitera gindoazen, azken batean.
Kuriosoa da nola txertatu den «surrealista» hitza eguneroko bizimoduan. Han topatu genuena definitzeko erabiliko luke batek baino gehiagok. Errealista zela diot nik.
Jira
Errealismoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu