oihana arana

Errepidean (II)

2026ko maiatzaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eskuak poltsikoetan sartuta nituela sakatu dut kotxea irekitzeko botoia. Bakarrik noanean jarri ohi dudan playlist lotsagarria aukeratu, eta isilik egin dut itzulerako bidaia, pentsakor. Kanta hutsalen errepikak kantatu ditut hausnarketa tonu ilunegia hartzen ari zela iruditu zaidan aldiro. Estrategia ona da. Eguna errepasatzeko joera izaten dut horrelakoetan. Jaiki naizenetik egin ditudanak zerrendatzen ditut lehenbizi eta egin gabe geratu direnak biharko eginbeharren zerrendan apuntatu.

Badaude egun batzuk non kalean baino ordu gehiago pasatzen ditudan autoan. Horietako egun bat izan da gaurkoa. Egun triste samarrak normalean. Eta ez dakit noiz hasi nintzen hau egiten, baina a priori pentsatzeko izendatuta dauzkadan txokoetan baino gehiago pentsatzen dut hemen, idazteko atondutako lekuetan baino gehiago idazten dut hemen. Beste inon ez naiz egoten geldi horrenbeste denboran.

Etsigarria bezain interesgarria iruditzen zait beti bidean egotearen sentsazioa. Atzean uzten ari garenaren eta aurrean topatuko dugunaren arteko kamioiz betetako ez-leku horretan bizitzea.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA