Maialen Akizu.

Errepublikaz beste

2024ko apirilaren 14a
05:00
Entzun

Nik historiaz dakidana kontatzen dutena da. Apirilaren 14an aldarrikatu zen Espainiako II. Errepublika Eibarren. Udal hauteskundeak izan ziren, baina alderdi errepublikanoek irabazi zutenez, errepublikaren plebiszitu bailitzan hartu zen. Eibarren ez zekiten Espainiako gainerako herrietan aldarrikapen bera egingo ote zuten, noiz eta nola egingo zuten egitekotan, baina aurrera: Alfontso XIII.aren plaza Errepublikaren Plaza izendatu zuten, eta biba Errepublika.

Historia gerta litekeena ere badela kontatzen dute. Errepublika baten aldarrikapena ezin da ulertu egun bateko bandera altxatzearekin; testuinguru oso bat kondentsatu zen apirilaren 14 hartan, botere harreman jakin bat, giro, pasio eta kolore paleta oso bat. Iritziak iritzi, aitortzen diot egun honi segurtasun totalik gabe herritarrak norabide batera zuzendu izana, erantzukizunen gain erantzun bat ematea, nolabait, ausardiaz jokatzea. Gaur zortzi beste hauteskunde batzuk izango dira. Baina, nork sinetsi lehendakari berri batez aparteko beste ezer aldarrikatu litekeenik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.