Angel Erro.
JIRA

Euskaldunez jantzi

2020ko abenduaren 26a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eguberri egunean jantzi zineten baserritarrez? Niri bat-batean jakin-mina piztu zitzaidan ohitura hori nondik edo noiztik zetorren, eta galdera bota nuen sare sozialetan. Esan ohi denez, askotariko erantzunak jaso nituen. San Tomas eguna zabaltzeagatik, Olentzeroren etorreragatik, umeek eskolarik ez dutelako, Ebanjelioko Jaiotzaren kontakizunean Jesusen lehen gurtzaileak izandako artzainen irudiagatik. Badago non aukeratu, alajaina! Euskaldunez janztea deitzen zion nire amona zenak (ni garai batean ere inoiz jantzi izan naiz; arreba ere bai, hasieran soineko beltz tantotua, azkenean koloretsuagoa). Vestirse de vasco. Eta, Iñaki Perurenak esanen lukeen bezala, funtziona. Eguberri egunean askoz euskara gehiago aditzen da Iruñeko kaleetan, beharbada jantziek bultzatuta. Euskaraldikoek pentsatu beharko lukete eta hurrengorako, txapen ordez, euskal jantzi tradizionalak bultzatu. Batzuek Zonalde Nazionala deitzen duten auzoetara ere iritsi dira kaxeroak, noski: zer uste zenuten, ba. Hango taberna batean sartu eta zerbitzariak euskarazko gabon kantak paratu ditu (ez ni sartzean). Bilatu dut norbaitek kopeta iluntzen ote zuen. Tristatu naiz sakonean uste dudalako euskara hor arma baizik ezin dela izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA