Zaila da euskara? Epaile batek gaurkotu du galdera, euskararen (ustezko) zailtasuna lanpostu batek eskatu hizkuntz profila aintzat ez hartzeko baliatu duelako. Bi adar ditu auzi honek.
Lehenik galdetu beharko genuke lanpostu ofizialik lortzeko noiztik behar duten betekizunek hautagaien gustu edo gaitasunetara egokitu. Nafarroan maiz ikusten ari garenez, ematen du herritarrenak baino jendeak funtzionarioa izateko eskubide genuinoa lehenesten dela, Ramon Alzorrizek erdaraz jakina aipatzen duen «igualdad de oportunidades en el acceso a la función pública» hura; elebakarrek euskara ikasteko ezintasun esentziala balute bezala.
Horrek bigarren puntura garamatza. Euskara zaila da? Ikasi dutenek baino ezin dute erantzun. Nago epailea ez dagoela haien artean. Ni bai, unibertsitatera sartu aurretiko urtean hasi bainintzen zerotik euskara ikasten, eta momentuz, ikasi ditudan hizkuntza guztien artean, da nolabaiteko solbentziaz menperatzen dudan bakarra. Horretan berehalako feedback-a izatea ez da huskeria. Dena den, nago euskararen zailtasunaren mitoa elikatu dugula maiz euskaldunok ere haren bakantasuna, haren antzinatasuna goraipatuz, «en euskera no decimos... and I think it's beautiful» horiek harro zabalduz.
JIRA
Euskara zaila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu