Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Ez dakit

2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Ez dakit zein urtetan hil zuten Santi Brouard, Lekeitioko frontoiak bere izena daramala uste dut, ez dakit zein izan zuen kargua Herri Batasunan, medikua zela esango nuke, ez dakit zeinek eman zuen hura hiltzeko agindua, ez dakit nork hil zuen, zeini egotzi zioten hilketa, inork pasa ote zuen denboraldirik kartzelan, ez dakit ezer, gaurko egunez hil zutena besterik, ez dakit ezer, ez dakit zenbat urte zeuzkan Josu Muguruzak, telebistako irudiekin akordatzen naiz, Alcala hotela zela esango nuke, IƱaki Esnaola zeukala ondoan, baina ez nago seguru, ez dakit ezer, hilketa haren ondoren Ruper Ordorikak Ez da posible kantua idatzi zuela uste dut, ez da posible, ezin liteke, baina ez dakit, ez nizuke jakingo esaten, gaurko egunez izan zela bai, edo hala uste dut behintzat, 20N, Franco ere bai, baina hura ez zuen inork hil, 1975ean hil zen, hori badakit, gu jaio ginen, hori badakit, esan egin didate, paperetan ikusi dut, baina urte hura izan zenik ere ez dakit, ez dakit zer izan zen iraganaz, atzetik ote datorkidan zakur amorratua edo geroz eta urrunago geratzen den egunero, paper horituak, irudi zaharkituak, Alcala hotela, orduko autoak, orduko jantziak, marroiak, berdeak, nikez dakit ezer.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.