Auto enpresei lagunduko diela eta inflazioa jaitsiko dela; hori da garbi atera dudana Zapaterori entzun ondoren -ez dakit, gainera, ez bata ez bestea onak diren-. Gainerako dena etereoegia. '¿A qué huelen las nubes?' estiloa deitzen diogu gure artean horri; esaldiak ongi egina dirudi, polita, baina inor ez dago ziur zer esan nahi duen. Orain arte bezala krisiaren arazoa nazioarteari begira arrazoitu eta konpondu nahi duela ematen du.
Dio espero duela diagnosi ezkorrenak ez betetzea, eta Zapateroren itxaropenak ni asko lasaitzen nau. Ez omen da protekzionismoaren aldekoa, atzerapen elementu bat delako; berak dioelako, ze ez du arrazoi gehiago eman hori baieztatzeko. A, eta ekonomian ahal den gutxien eragin behar dela, agente ekonomikoen funtzionamendu ona ziurtatzeko baino ez. Hori ez zen neoliberalismoa? Eta ez zen neoliberalismo basatia honen guztiaren erruduna? Liberalenak ez ziren Bush eta Sarkozy? Zapatero ez zen kontrolak eta horrelakoak eskatzen zituena?
Bitartean betikoa, fede pixka bat. «Dena ongi aterako da» esaten diote pelikula amerikarretan zangorik gabe hilzorian dagoen soldaduari, ohartu gabe hil dadin.
JIRA
Ez dut ulertzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu