oihana arana

Ez jakitea

2026ko ekainaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Min egiten didan zerbait daukat eskuineko azken saihetsaren azpian, pare bat eguneko kontua izango zela pentsatzen nuen, baina badira eguntxo batzuk etorri zenetik. Estresa dela esan didate. Uste dut gurago dudala ez jakitea. «Egixe esan apur bat saturauta nau», esan diot eskua saihespean jarrita neukalako zer moduz nagoen galdetu didan pisukideari. «Bai? Zer dela eta? Kontatu lasai», esan dit.

Begiak itxi eta bata bestearen atzetik agertu zaizkit Trump eta Ormuz eta Ana del Val eta Euskal Udalekuak eta Pizkundea eta selektibitatean euskaran zero atera duen jende pikatu hori guztia eta Mitoaroa (III) eta musikariak diru laguntzak gardentasunez eman daitezela eskatzen eta Mundiala eta Espainiako selekzioa eta Zubietako espetxea eta Sareren amaiera eta Otsagabiko hartza eta Anetoko gurutzea eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako sarrerak eta Peiremans+ eta… «Keba, trankil…», esan diot, «nik be ez dakit oso ondo zer dan». Masailean musu eman eta bere logelara abiatu da. Ostera ere ipini dut eskua saihetsaren azpian. Ez dut min hitza baino berba konkretuagorik topatu nahi.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE