maialen akizu 34 172x172

Ezkontza

2024ko maiatzaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur da ezkontza. Lagunetako bat lehen pausoak ematen ari den haren ibileran dator, takoiekin ezin moldatuta. Txalekoduna itxaroten gelditu da, eta etxe-ataritik atera da bakeroak jantzita hirugarrena. Urrutira ikusi dute bestea, fosforito-fosforito:  azkenengo mendi martxako kamiseta darama, armairuko berriena hori zuela eta ezkontzara «normal» joateko esan ziotela berari. Amaginarreba eta aitaginarreba agurtu dituzte. Elkarri besotik helduta datoz, alfonbra gorrian nola, irribarretsu eta papar-tente. Iloba batek terrazatik txistu egin die, fiu-fiu, eta bizilagunak ere «oso guapo» daudela esan die.

Boda sinplea izan behar zuen, lagunkoia, txikia, egun normal baten parekoa. Karmelo C. Iribarrenen poema hartaz gogoratu naiz: (egun arruntak) iritsi / eta zaratarik egin gabe joaten dira / —bezero onak bezala—, / gero denborak / nahastu egiten ditu memorian, / eta ez dakizu / astelehen hura osteguna zen / edo alderantziz. / Ez zaitzatela engainatu, / ez dira diruditen bezain ezdeusak / egin izan dute maitasunaz beste.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.