Jira

Ezkutuan

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pantaila gaineko kamera piztuta balego, bere gelaren erosotasunean munduari begiratu nahi dion pertsona bat ikusiko luke munduak, soda bat edanez, pizza hotza janez, bere gelaren bakardadean munduari bere gela erakutsi nahi diona: apalategi bat ikusten da, liburuz eta paperez gainezka, batere argazkirik gabe, eta alboan Lolita filmaren posterra dauka, Kubrickena, noski, eta ez da besterik ikusten, ez da ikusten zer dabilen bere buruan, zenbat aldiz pentsatu duen nola iritsi den honaino, posterrari begiratzen dio, oparia egin zion lagunarekin akordatu da, urteak dira ez dutela ganoraz hitz egin, liburua zoragarria iruditu zitzaion, antzera zen orduan ere, maite zituen liburuak maite zituen jendea maite zuen, baina ez zeukan haiek ezagutzeko beharrik, nahikoa zaputz hartua zen ordurako, liburuari buruzko liburuak irakurtzen zituen, kritikak,iruzkinak, hitzaurreak, konplizeaknahi zituen, komunitate estetiko baterako bizilagunak. Antzera da orain ere.

Pantaila gaineko kamera piztuta balego, 42 urteko emakumea ikusiko luke munduak. Idatzi berria du suizidio oharra pantailan. 1082 dauzka Facebooken. Badaki ondo ez dela Facebook, ez dela Twitter, ez dela beste ezer. Bakardadea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.