oihana arana

Faltan

2026ko martxoaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zapatuan zinemara joan ginen aspaldiko partez, etxean egotea baino plan hobea iruditu zitzaigun etxetik irtetea. Beti ez da hala, baina batzuetan bai. Autobusetik jaitsi, txokolatina bana erosi eta ibaiertzetik egin genuen pisukideak eta biok Zuloaga plazarainoko bidea. Sarrerak erosi eta apur bat gehiago luzatu nahi izan nuen paseoa. Garaiz genbiltzan. Eguraldi ederra zegoen. «Hemen bizi nitzenien egunero etorten nitzen Paseo Berrira», esan nuen neure buruari aspaldi igarri gabeko nostalgiazko tonuarekin. «Faltan neuken itsasue», esan nuen kresala usaindu eta berehala. Isilik egon nintzen gero apur batean.
Jendez lepo zegoen paseoa. Justu-justu topatu genuen metro erdi petril libre ukondoak harriaren gainean bermatu ahal izateko. Estanpa honen parte bihurtu ginen: jendea bikoteka ilunabarra ikusten. Izozkiak, laztanak, selfieak. Eguzkia desagertu zenean sartu ginen zinemara. «Ez zait donostiarrik ikustea iruditu», esan zidan pisukideak atea gurutzatu orduko. «Bai, holan izaten da. Itsasue neuken faltan, gainontzeko dana ez».

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!