Angel Erro.
JIRA

Galdera erretorikoa

2023ko irailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egon zarete inoiz Euskal Herria deitzen den lurreko paradisuan? Batzuen buruan baino existitzen ez den Euskal Herrian, alegia? Nik batzuetan duda egiten dut, egon naizen ala ez, batzuei entzunda. Euskal Oasia ere deitu izan diote inoiz paradisu horri. Batzuek behar dute bizi diren herria maitatu ahal izateko herri hori munduko onena izatea. Eta beti egonen da hala dela sinetsaraziko dienik. Datuak datu. Salbuespenak salbuespen. Munduaren mugak ongi aukeratzea da gakoa.

«Iparrean oso ongi bizi izaten da» esaldia entzun duzue inoiz, gaztelaniaz, Euskal Herritik kanpo? Ez dizue gogait eragiten? Gezurtatu nahi zenukete, eraitsi fonemaz fonema, mami eta azal, baina nondik hasi? Ez duzue inoiz pentsatu edozer gauza izan zaitezketela, norekin konparatzen zaituzteten? Eta konparazioa egiten duenak zedarria ere paratzen dizuela?

Zertara dator hau guztia? Oraindik jarraitzen dut Urkulluk ostegunean botatako esaldi bati bueltak ematen. «Nola da posible Estatuko soldata onenak dituen herrialdea greba gehien deitzen dituena ere izatea?». Askok adierazi dutenez, galderak berak barnean du bere erantzuna, kausa-ondorioaren erlazioan erreparatuz. Nik beste galdera erretoriko batzuk ditut, dagoeneko bota ditudanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.