oihana arana

Gero bai, ezta?

2026ko ekainaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lehen «Martitzenien zazpiretan eskiñako kafeteixan» esatea aski zen martitzen iluntzea lagun batekin pasatzeko, bilera bat egiteko edo dena delakorako. Esandako hitzak pisua zuen. Nork bere agendan apuntatzen zuen zita. Eta erlojuak zazpiak jo orduko han egoten ziren lagun puntualak, bost-hamar minutu atzeratzen ginen lagun ez horren onen zain, agertuko ginelako ziurtasun osoz. Eta agertu egiten ginen. Beti agertzen ginen.

Orain iristen da martitzen arratsaldea eta, zita aspaldi jarria izan arren, «Gero bai, ezta?», idazten diogu elkarri, eta «Azkenien ezin izengo dot», «Ai bai, ahaztuta neuken, inporta jatzu zortziretan bada?» moduko esaldiekin erantzuten dugu, batere lotsarik sentitu gabe, gainera. Baietz ere esaten dugu batzuetan: «Bai, klaro!», «Zelan ez ba!», «Bai, nik gordeta dauket, zuk bebai?» eta antzeko berbekin.

Erantzunak baino gehiago kezkatzen nau galderak. Behin emandako hitza berretsi behar izateak. Ziurgabetasuna normaltzat hartzeak. Gure agenden behin-behinekotasunak. Etsigarria da.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE