Jira

Gerra turismoa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
2011ko apirilean, ETAren su-etenak behin eta betirakoa izateko itxura guztiak zituenean, eta ezker abertzaleak alderdi politiko legal bat eratzeko modua ikusten zenean, hainbat gertaera jazo ziren batera, euskaldunaren eguneroko bizitza lehendik korapilatua harik eta gehiago bihurritu zutenak.

Frantzian tiroketa izan zen, jendarmeen kontrol batean, eta mundu guztia joan zitzaion ezker abertzaleari kontu eske. Indarkeria gaitzetsi, Gernikako Akordioa betetzeko eskatu, eta bide politikoak hobetsi zituen Sortuk.

30 urtez kartzelan eduki ondoren, libre utzi zuten Jose Mari Sagardui Gatza.

Urte hartan Trebiñon hasi zen Korrika, eta jende ugari bildu zuen harik eta Donostiara iritsi zen arte. Identitatearen berrikuste orokor baten baitan, euskaldun izatearen nekea zegoen giroan, eta Korrikak lortu zuen neke hori pixka bat arintzea. Euskaraz bizitzea zaila zen lekuetan egin zitzaion harrerarik beroena, Iruñean, esaterako, edo Hendaian. Arnasestuka, transmisioa zen gehien aipatzen genuen hitza.

Eta Esnaola anaiak atxilo hartu zituzten. Hemen zeuzkaten gordeta, baserri honetantxe, armak eta lehergailuak, ia tona bat, ordura arte Espainiako partean atzeman zuten arsenalik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.