oihana arana

Gezurra

2026ko martxoaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eztarria mintzen zait nekatuta nagoenean. Ondoez txiki bat baino ez da izaten goizean, esnatu berritan. Oihu egin osteko minaren antzekoa. Narriadura puntu bat. Apurka-apurka ahots tonua jaisten zait egunak aurrera egin ahala. Gero eta astiroago eta apalago egiten dut berba, harik eta irensteko eta berba egiteko gaitasunak galtzen ditudan arte. Egun batzuetako kontua izaten da normalean, pomelo zukua, erregina-jelea eta kamamila hartuta sendatzen den neke klase hori. Ondoez txikiarekin hasi eta sukar altua eta antibiotikoak hartzeko beharra izatea ere tokatzen zait, halere, urtean behin edo. Eztarria da nire puntu ahulena. Neke esaten diot nik. Medikuek ez diote esplikaziorik topatu. Gorputzaren erreakzio hau ulertzeko bestelako iturri batzuen bila ari nintzela, Vishuddha txakrarekin egin dut topo. Niri mintzen zaidan puntuan dago zehazki. Horri buruz irakurtzen egon naiz apur batean. Mina txakrarekin lotutako blokeo edo desoreka batengatik izan daitekeela esan dit Internetek. Sentimenduak ez adieraztearekin, zalantzekin edo gezur asko esatearekin omen dago lotuta. Hemen idazten ditudan gezurrengatik izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA