Angel Erro.
Jira

Ginea Berria

2014ko martxoaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Josu Goikoetxeak aurrekoan Twitterren jarria: «Nafarrek asko hitz egiten dute Nafarroaz». Horixe nire beldur bat izaten da, eta sare sozialetan idazten den guzti-guztia bezala, niri zuzendua zela pentsatu nuen. Aurrerago Goikoetxeak berak argitu zuen ez zela kritika bat (eta lasaitu nintzen), eta Nafarroaz zentzu abstraktuan nafarrok gehiegi hitz egiten genuela esan nahi zuela ere bai. Gabirel Ezkurdiak solasaldi berean esku hartu zuen, euskal herritar guztiok nafarrak garelako pedagogia eginez (on connaît la chanson). Baina motz gelditu zen Ezkurdia, Nafarroa eman eta oparitzeko daukagu nafar itzala arrastaka eraman behar dugunok, eta baita euskaldunen estatu historiko bakarraren istoriora gehitutakoek ere, ohartzen hasiko zirenez. Paris ez da inoiz amaitzen, esan zuen Hemingwayk baina Nafarroaz ari zen. Herenegun, zuri-beltzean oroituko dugun argazki bat izan zen, Fiteron aterea; herenegunago, parlamentu baten kafetegiko biltegian eginiko goi bilera bat; atzo, alderdi batek hiriburuaren (eta unibertsoaren) festei hasiera emateko suziria bota ez dezan, boterean ahultzen doan beste alderdi baten indartsukeria. Ez. Nafarrek gutxi hitz egiten dute Nafarroaz. Eta papua-ginea-berriarrek ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA