JIRA

Giza arraza

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hedabideen botereak nauka harrituta aspaldian. Errealitatea asmatzea dute eginkizun, eta horixe da egunero egiten dutena: zurrunbilo ikaragarri bat jarri martxan, egun osoan hor ibili dadin, hautsak harrotzen eta bazterrak nahasten, zarata egiten eta beldurra sartzen. Eta bihar berriro: beste zurrunbiloren batekin, ekaitzen batekin, edo eurite izugarriren batekin. Eta azkenean eurek esandakoaren araberako gizarte bat eratzen dute, eurek asmatutako errealitate baten gainean. Eta hortxe, errealitatea asmatzeko borrokaren erdi-erdian, lekuko baino ikusle, eta beraz jomuga, iparra zein hegoa galduta, mila modutako pantailei begira bizi den gizaberea.

Umorez hartzeko esan dit medikuak.

Herenegun, ZuZeu albistarian, Oihan Larrañagak albiste mundial baten berri eman zigun: «Estralurtarrekin izan daitezkeen kontaktuetarako enbaxadore bat izendatuko du NBEk». Hara, pentsatu nuen medikuaren aholkuari kasu eginez, bazen garaia. Eta irria ezpainetan, irakurtzeari ekin nion: «Arraza estralurtarren batekin kontaktuan jartzen garenean gizateriaren erantzuna koordinatzea izango da bere betebeharra».

Behin munduko arazoak konponduta, zerbaitetarako balio behar zuen Nazio Batuen Erakundeak, ez?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.