Jira

Gizona

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Azkenean egia izango da: gizonak motzak gara, ez dakigu gure sentimenduak adierazten, gizonaren memoria da, ezin dugu, debekatu egin zaigu, batek gogorra izan behar du, gizonki portatu eta hori dena. Gizonari eskatzen zaio lana egin, gutxi kexatu eta ez kezkatzea, edo behintzat bere kezkak ez agertzea, beldurrak jatea, seguru azaltzea, kokotsa tente. Ezkutuan lehertzen dira gizonak, negarrari ematen diote komunean, edo ezezagun bati belarria jaten diote parrandan, euren bizitzako miseria guztiak ordu laurdenera ekartzen dituzte eta bakea, horrekin badaukat gutxienez beste urtebeterako.

Ez dakigu gure sentimenduak adierazten, gizonaren memoria da, gerrarako eta ehizarako gaude prestatuta, oihu egiten dakigu, jotzen, atzetik joan eta sastakaia barruraino sartzen, milaka urtetako ohitura da, eta indarrean darrai oraindik. Ez dakigu hitz egiten, senak bizi gaitu. Gizonari jartzen diote futbol partidua astero, eta bale da, orduan hasten da bere sentimenduak adierazten: zeharka bada ere, epika laket zaiola aitortzen du, atsegin dituela talde-lana, joko garbia, dotorezia; eta aitortzen ez duena, beti dago garbi: irabaztea da inportanteena.

Baloia daramagu lepo gainean. Nolatan uzten dugu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.