Uste dut hotza hartu nuela Durangon. Joan den astean hotzeriak edo gripe batek edo batek daki zerk jota ibili naiz. Eztulak, mukiak, sudur itxia, eztarriko mina, sukarrik ez, zorionez, baina belarri bat tapatu zitzaidan, eta gero bestea. Eztula, mukiak, sudur kongestioa joan dira, baina oraindik jarraitzen dut belarriak beteta.
Egoera bitxia da gorreria (espero dut) igarokorrarena, jendeari erdiak ez ulertzearena, gauzak berriz esateko eskatzeaz nekatzearena, mundutik isolatzen joatearena. Molestia mota bat, zeinari gustua har niezaiokeen, pixkanaka ohartzen zoazelako bestea ere, guztia ongi entzutea, egunera egotea, zipitzik ere ez galtzea beste molestia modu bat baino ez dela.
Entzumen deskonexioak bestelakoak ere errazten ditu. Astea hasita, ia galdetu behar izan dut (zuzen ulertzeko itxaropena banu) azkenean Messik edo Mbappek garaipena eskaini dioten Iranen urkatu behar duten futbolariari; Iruñeko Gaztelu Plazan edo Nafarroako Arenaren irteeran istiluen aurkako polizia unitateak jarri ote zituzten, Marokoko selekzioarekin bezala. Telebista publiko batean herritarrei eskupekoa emateko eskatzearena nola joan den eta osasun sistemaren (edo langileen lansari duinen) eraisketa bide onetik doan.
JIRA
Gorreria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu