Jira

Gure aita

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eta oraindik igande gaua da, eta telebistan ez dago ezer, eta goizean goiz jaiki behar duzu bihar. Baina ahaztu egin zaizu ohera joan eta liburua irakurtzen. Ahaztu egin zaizu atzeko balkoira joan eta ezer gertatzen ez denean zer gertatzen den ikusten egotea zenbat gustatzen zitzaizun. Orain saretik zintzilik bizi zara; posta begiratzen duzu ordu laurdenean behin, egunkarietako goiburuak irakurtzen dituzu gero, ziztu bizian, klik egin eta albistea ganoraz irakurtzeko asmorik gabe, gero sare sozialetan sartzen zara, ea jendeak zer jarri duen, zein kezka dituen, zein asmo. Eta buelta postara, eta buelta goiburuetara, eta segi gurpil zoroan.

Geratuko bazina, uneoro burua zerbaitetan edukiko ez bazenu, zeure bizitzaren zentzurik ezarekin egingo zenuke topo, eta orduan galdezka hasiko zinateke, zergatik, eta noski, ez zeneukake erantzunik.

Oraindik igande gaua da, eta Salonkritik web gunean sartu zara, igandeei buruzko testu bat dator, gorde egin duzu, zazpigarren egunean atseden hartu zuen Jainkoak: bazkaria zeukan familiarekin.

Bostetan jaiki zara. Aitarekin zoaz autoan. Inbidia diozu. Ez da konturatzen berehitzen edertasunaz,bestela bezala esaten dizu: hasi da eguna mugitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.