oihana arana

Hain ederra

2026ko martxoaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Magiko izenondoa baino zehatz eta egokiagorik ez topatzeak lotsa ematen dit, baina hala da. Magikoa izaten da liburu bat irakurri eta nik idatzi ez dudalako pena sentitzen dudan unea. Ez zait gustatzen zaizkidan liburu guztiekin gertatzen; zorionez, uste dut argi daukadala zer idaztera iritsi gurako nukeen eta ez dela hori gustatzen zaidan literatura mota bakarra. Baina onar dezadan, gehienetan nire idazkera platonikoa duten idazleak irakurtzen ditut.

Orain dela aste batzuk irakurri nuen lehenengoz eta gaur berriro. Txiki-txikia da, nire eskuaren tamainakoa. Lagun batek utzi zidan Gustatuko zaizula uste dut esaldi arriskutsua ahoskatu eta gero. Después del pop liburuaz ari naiz, Elisa Fernández Guzmánen lehen poema bildumaz.

Ez didazue esango ez dela miresteko modukoa: «Zure alaba zaharrenak/ liburu txiki honi buruz galdetzen dizunean/ ez da ezer, laztana/ gaztetan hain ederra izan nintzenez/ aspaldiko lagun batek/ niri buruzko kursiladak idatzi zituen/ esango diozula espero dut», idatzi ahal izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA