Angel Erro.
JIRA

Hizkuntza bakarra

2023ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Bidea azkar zabaldu zen: itzultzaile neuronalak, beste hizkuntza batean idatzitakoa argazki baten bidez itzultzen zizuten aplikazioak, bideo bat sartu eta pertsonaiak (ezpainetako mugimenduak ongi egokituta) nahi zenuen hizkuntzan eta haien jatorrizko ahotsaz mintzarazten zituzten adimen artifizialeko programak... Ohartzerako, ez zegoen hizkuntzarik munduan. Ez zegoen erdararik, hobeto esan. Denok edozer gauza jaso ahal genuen gurejatorrizko mintzairan.

Hortik, baina, ez zen eratorri, lehen belaunaldiko baikorrek uste bezala, Lur planeta osorako gobernu bakarra. Nazioek eutsi zieten mugei; are gotortu zituzten. Turismoa murriztu zen, eta toki batzuetan debekatu: sistema sofistikatu ahala (aldaera dialektalak ere sartu eta entzungailuak ikusezin eginda) ez zegoen modurik parekoa atzerritarra ala aberkidea zenuen jakiteko, amarruz edo torturaz ez bazen.

Gurea bezalako herri elebidunetan itxaropen handiz jaso zen. Akabo diglosia eta bazterkeria. Hiritar bakoitzak arreta jaso (eta eman) ahalko zuen bere (eta bestearen) hizkuntzan, edozein zuelarik profila. Soziolinguista batzuek uste dute munduko hizkuntza asko dagoeneko makinek baino ez dituztela egiten, desagertu direla analogikoki, tartean euskara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.