Zera sentitzen dut zerbaitekin lanean luzaroan ibili eta amaitutzat ematen dudanean: hutsunea.
Yiyun Liren En la naturaleza las cosas crecen liburuarekin ikasi nuen onartu egin behar dugula gure denbora, gure energia, gure espazio mentala eta gure bizitza hartzen dituen hori argitaratzen denean objektu bihurtzen dela; gurekin zerikusirik ez duten bideak egingo dituela. Eta, hain zuzen ere, horretarako egiten dugula literatura.
Annie Ernauxen Gertakizuna liburuarekin ikasi nuen odolusten ari den gorputz bat ospitale nagusian erakusten duten bezala erakutsiko dutela gure lana. Eta ikusgarri dagoenean desagertu egiten dela gure ausardia, gure lana, gure boterea.
Camila Sosa Villadaren El viaje inútil liburuarekin ikasi nuen literaturak ez duela inoiz gure bizitzako kalteen konponbiderik idatziko.
Danele Sarriugarteren beste zerbait liburuarekin ikasi nuen egoera batzuen aurrean egin dezakegun dena idaztea dela.
Eurek ere sentitzen baldin badute, uste dut ez kezkatzea izango dela konponbiderik logikoena.