Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Idazteko

2012ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Haien biografiak idazteko daudelako daude izenak gorriz Wikipedian, baina idazteko dauden gauza gehienen antzera, haiek ere idazteko geratuko dira betirako seguru asko; gero gorria galdu egingo dute, beltzera etorriko dira, eta jada ez dira izango idazteko daudenak ere. Eguneroko bizitzaren martxak irentsi egingo ditu, beste izen batzuk etorriko dira entziklopedia gizentzera, artxiboa hustu egin behar izaten da betetzen jarraitzeko, etxeko tiradera zaharrak bezala, betetzeko hustu, belakiak bezala, husteko ase, eta idazteko zeuden biografia haiek ez ditu inork idatziko, Teresa Aldamiz, Elena Bartolome, beste biografia urgenteago batzuk hartuko dute haientzakoa zen denbora, edo bestelako eginkizunetan lotuta joango zaigu bestela, haginlariaren itxarongelan, autobus geltokian, edozertan, kontu hutsaletan eta ez hain hutsaletan, joan egingo zaigu denbora eta hura behar bezala profitatu ez izanaren damua baino ez zaigu geratuko azkenean, eta amaierara ezer jakin gabe iristearen irudipen etsigarria, zer dakizu ba munduaz, zapaltzen duzun lurraz, gainean duzun zeruaz, zer dakizu ba, dena dago gorriz zuretzat, dena dago idazteko.

Dena dago idazteko, Teresa, eta halaxe egongo da beti, Elena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.