Maialen Akizu.

Ihes

2024ko maiatzaren 19a
05:00
Entzun

Aner Euzkitzek osteguneko berripaperean idatzitakoa buruan darabilt, eta berak egindako galdera egin diot nik ere neure buruari: «Zer nahiago duzu, zuk zure oroitzapen denak galtzea ala mundu guztiak zuri buruz dauzkan oroitzapen denak galtzea? Ahantz dezazun ala ahantz dezaten?». Oroitzapen denak galtzearen alde egin dut boteprontoan, oroitzapen denak galtzeko oroitzapen denak izan behar direlako, eta nik apenas dudan oroitzapenik. Memoria txarrekoa naizela sinetsita nago. Batzuetan pentsatzen dut ez ote nintzen adin nagusiko sortu mundura, nire umetako eta nerabetako oroitzapenak besteek kontatuak edo ni naizela dioten erretratuak besterik ez baitira. Ez dakit benetan existitu nintzen. Baina, desio-desio, bigarren aukera desio dut: ahantz dezaten, ahantz nazaten. Anerrek bezala niri ere tentagarri zait Euskal Herritik ihes egin eta gezurrezko egia bat asmatzearen potentzialitatea, kezko bonba bat bota eta aio. Inork nor zaren eta zer dagokizun gogoratuko ez dizun lekuren bat egongo da. Ez du inporta non. Ihes egiteko gogoaz ari gara, ez inora joateaz.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.